Post by: Xabier Aldalur in Ekitaldiak
Postuek elkarren artean banatuta egon beharko dute, eta beraz, postuen kopurua %25-%30 artean murriztu beharko da eremu bakoitzean. Pilaketak saihesteko, igarobide korridoreak ezarri beharko dira, eta edariak ezingo dira "edukiera handiko ontzietan" saldu; besteak beste, katxietan. COVID-19 kasuen gorakada ematen ari dela eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak moldatu egin ditu ari librean egiten diren azokak eta merkatu tradizionalak antolatzeko osasun…
Post by: Xabier Aldalur in Ekitaldiak
Osasun larrialdi egoera amaitutzat ematea erabaki du Labi aholku batzordeak gaurko bileran. Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu duenez, "etapa berria" hasiko da datozen egunetan. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak agerraldia egin du arratsaldean, pandemiaren kudeaketaren azken neurrien berri emateko. Labi aholku batzordeak gaurko bileran erabakitakoan oinarrituz, osasun larrialdi egoera “indargabetuta” geratzen dela azaldu du. Hala, ostegunetik aurrera “zaintza fasean” sartuko dira…
Post by: Xabier Aldalur in Ekitaldiak
OSTALARITZA ETA MERKATARITZA ARLOKO 36 ESTABLEZIMENDUK JASO DUTE PANDEMIARA EGOKITZEKO DIRU-LAGUNTZA – J.L. 13.09.2021 | 00:33 AZPEITIA – Azpeitiko Udalak 26.695 euro bideratu ditu pandemiaren ondorioz ezarritako osasun protokoloak betetzeko merkataritza eta ostalaritza establezimenduek eginiko gastua arintzeko. Laguntza esleituta, 36 negoziori lagundu zaie osasun alarma egoerari aurre egiteko beharrezko ekipamendu, inbertsio edo inbertsio azterketak egiteko. Bestalde, Udalak gogorarazten du Lehen…
Post by: Xabier Aldalur in Ekitaldiak Kanpaina
Agortu dira Azpeitia Zaindu Bonoak. Eskerrik asko herrian kontsumitzen duzuen guztioi. #bertanbizibertanerosi #AzpeitiaZaindu
Post by: Xabier Aldalur in Ekitaldiak Kanpaina
Ez galdu aukera hau... Azpeitia Zaindu bonoak!
Post by: Xabier Aldalur in Ekitaldiak Kanpaina
Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikietan erabili ahal izango diren sustapen ekonomikorako bonoak aterako dituzte berriro. Tokiko ekonomiaren sustapena eta herritarrei herriko saltokietan kontsumitzeko pizgarria eskaintzea ditu helburu ekimenak. Maiatzaren 17an jarriko dira salgai.
Post by: Xabier Aldalur in Ekitaldiak
Deskribapena Xedea Dirulaguntzen xedea da tokiko jarduera sustatu nahiz suspertzea eta, bide batez, sektoreen jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea, Covid-19 edo koronabirusaren krisiak eragindako ondorioei aurre egin ahal izateko. ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/04/01 – 2021/05/18 ZENBATEKOA: 39.491,06 euroak ONURADUNAK: Lanean diharduten pertsonak edo autonomoak, baita enpresa txikiak ere, beren forma juridikoa edozein dela ere, 15 langile baino gutxiago badituzte…
Post by: Xabier Aldalur in Sin categoría
Erabili Azpeitia Txartela Maiatzaren 16ra bitartean BERTAN Merkatari Elkarteko saltokietan eta ostalaritzako 5€ko bonoa erabiltzeko zozketan parte hartu. Ordainketa egiterakoan bertan jakinaraziko zaizu erosketa-ticketean saria lortu duzun edo ez, saria eskuratuz gero, balea erabili ahal izango den tabernen zerrenda ere agertuko da. Taberna hauetan erabiltzeko aukera egongo da: EtxeZuri, Topa, Korrale, Orkatz, Intz, Zuhatz, Eperra, Sanagustin eta Fideo. Zorte on! Oraindik ez baduzu zure Azpeitia Txartela…
Post by: Xabier Aldalur in Ekitaldiak Kanpaina
TICKETBAI sistemaren inguruko FORMAZIOA eskainiko da merkatarientzat Azpeitian. Zehazki, apirilaren 22an, osteguna, 14:30tatik 16:30tara izango da Soreasu antzokian. Dagoeneko zabalik dago IZEN-EMATEA HEMEN. TicketBAI hiru foru aldundiek eta Jaurlaritzak batera abiatutako proiektua da, eta bere helburua lege eta teknika arloko betebehar batzuk ezartzea da. TicketBAI indarrean jartzen denetik aurrera (merkatari gehienontzat 2022ko maiatzetik aurrera), jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona…
Post by: Xabier Aldalur in Ekitaldiak
COVID-19 gaitzaren ondorioz jarduera ekonomikoan izandako kalteak arintzeko programa, laguntza eta baliabideen inguruko informazioa plataforma digital batean bildu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Norbanako, autonomo eta enpresentzako baliagarri den informazioa jaso du foru erakundeak plataforma horretan. Gipuzkoako Foru Aldundiak “ehun ekonomikoari zuzendutako” online plataforma bat prestatu du: www.gipuzkoa.eus/es/web/covid19ekonomia. COVID-19ak jarduera ekonomikoan eragindako kalteak arintzeko abian dauden programa, laguntza eta baliabideei buruzko…