Gabonetako XIII. Erakusleiho Lehiaketa deitu dute Udalak eta Bertanek

Lehiaketan parte hartu nahi duten saltokiek abenduaren 11a bitartean eman beharko dute izena Bertan Merkatari Elkartean ala Udaleko Kultura sailean. Abenduaren 28an jakinaraziko dute saritutako erakusleihoak zeintzuk diren. Erakusleiho onenaren saria eskuratzen duen saltokiak 600 euro jasoko ditu. Azken urteetan egin bezala, aurten ere Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak herriko merkataritza saltokietako erakusleiho lehiaketa antolatu dute. Parte hartu nahi…

Stock Azoka ospatuko dute ostiral eta larunbatean Azpeitiko dendariek

Azpeitiko merkatariek Stock Azokaren edizio berri bat ospatuko dute ostiral eta larunbat honetan, irailaren 13 eta 14an. Bertako ekoizleen ostiral eta larunbateko azokak ere mantendu egingo dira, Plazan. Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak antolatuta, udaberri-uda denboraldiko produktuen Stock Azoka egingo dute Azpeitiko saltokiek. Ostiral arratsaldean eta larunbatean, goiz eta arratsalde, herriko puntu ezberdinetan Stock postuak aurkitu ahal izango dira, prezio beheratuetan…

Aurkeztu da NIRE Azpeitia plataforma

Azpeitiko Udalak eta Dendartean Gipuzkoako merkatarien elkarteak NIRE Azpeitia plataforma digitala (www.nire-azpeitia.eus) jarri dute martxan. Plataformak herriko informazio praktiko guztia toki bakar batean biltzen du, internetetik erraz eta arin sartzeko moduan. NIRE Azpeitiak hainbat atal nagusi ditu, hala nola horma digital bat, tokiko saltokien, elkarteen eta enpresen argitalpenekin; negozio eta elkarteen direktorio bat; bizilagunen intereseko informazioa (guardiako farmaziak, garraio ordutegiak...),…

4.000 ‘Azpeitia Zaindu’ bonu, herriko ekonomia sustatzeko

Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak, beste behin ere, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikietan erabili ahal izango diren bonuak aterako dituzte. Azken edizioko formula errepikatuz, 4.000 bonu aterako dira, herritar gehiagorengana iristeko eta sektoreari bultzada nabarmenagoa emateko. Azpeitiko Udalak bertako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikietako ekonomia sustatu nahi du, eta, aldi berean, herritarrei erosketak egiteko laguntza edo…

Banatu dira Errege Magoen zozketako sariak

Gaur goizean banatu ditugu Errege Magoen zozketako sariak! Izan ere, agertu dira 500€ko erosketa bono bana saritzat zuten zenbakien jabeak. Zorionak Itziar, Ana eta Mariaje!! Gozatu sariaz!! BERTAN bizi, BERTAN erosi!!

Errege Magoen zozketa zenbaki sarituak

Errege Magoen zozketa egin berri da. Hiru zenbaki hauek izan dira irabazleak: 11.717 zenbakia, Martina Isasti dendan banatua 23.481 zenbakia, Ufito Azpeitia dendan banatua 46.184 zenbakia, Aitzaki Kirolak dendan banatua Zenbaki saridunen nagusiek urtarrilaren 31 arte dute Udaletxearekin edota Bertan-eko ordezkariokin harremanetan jarri eta saria erreklamatzeko. Ordezko zenbakiak honakoak dira, hurrenez hurren, 11.688, 23.571 eta 46.109. BERTAN bizi, BERTAN erosi!!

Gabon hauetan zergaitik ez bertan?

Gabonetako kanpaina hasteko, sensibilizazio bideoa argitaratu du BERTAN Merkatari Elkarteak. Aurreko urteetako bideoen ildotik apur bat aldenduta, Xanti Rodriguez-ek ekoitzitako bideoa da aurtengoa. 15.urteurrena merezi bezala ospatzeko, ohiko mezu sentikorrak eta irudi modernoak nahasten ditu. Hitzez esatea baino hobe izango da ikustea: IKUSI HEMEN BIDEOA

XII. Gabonetako erakusleiho lehiaketa deitu dute UDALAK eta BERTANEK

Azken urteetan egin bezala, aurten ere Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak herriko merkataritza saltokietako erakusleiho lehiaketa antolatu dute. Azpeitiko saltoki guztiek dute parte hartzeko aukera, Merkatari Elkarteko kide izan edo ez. Parte hartu nahi dutenek abenduaren 11erako (egun hori barne) eman beharko dute izena Bertan Merkatari Elkarteko zenbakira (943025673/688823944) deitu edo WhatsApp-ez idatzita, bertan.azpeitia@gmail.com helbidera mezu bidalita, edo Azpeitiko…

Harategietan, urdaitegietan, arrandegietan, fruta-dendetan, okindegietan eta gozotegietan hondakinak prebenitzeko gida espezifikoak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak finantzatutako proiektu baten barruan, Dendartean-ek elikadura-jarduera batzuetarako gida pertsonalizatuak aurkeztu ditu, elikagaien hondakinak murrizteko helburuarekin. Dendartean-ek elikagaien saltokietan hondakinak prebenitzeko proiektuarekin jarraitzen du. Proiektu hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren laguntzarekin garatzen ari gara. Elikagaien sektoreko jardunbide egokien gida orokor bat argitaratu da, saltokien egunerokoan hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko ekintzak proposatzeko eta ezartzeko. Orain, elikaduraren…

Elikagaien sektorean hondakinak murrizteko eta kudeatzeko jardunbide egokien gida aurkeztea

Dendartean-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren laguntzarekin egindako ikerketa baten ondoren, elikagaien sektorean hondakinak murrizteko eta kudeatzeko jardunbide egokien gida aurkeztu du. Dendartean, Gipuzkoako Merkataritza Elkarteak, elikagaien saltokietako hondakinen prebentzioari buruzko gida argitaratu du. Gida Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren laguntzarekin garatu da. Gero eta elikagai gehiago alferrik galtzen den eta horrek hondakin gehiago eragiten dituen ingurune batean, mundu ez…