NEGUKO OUTLETA

Azpeitiko merkatariek NEGUKO OUTLETA ospatuko dute ostegun, ostiral eta larunbat honetan (otsailak 17, 18 eta 19). Guztira Azpeitiko 37 merkataritza-establezimendu izango dira neguko denboraldiko produktuak eskainiko dituztenak prezio berezietan, herrian erosteko eta maukarik onenak aprobetxatzeko aukera paregabea. Outlet-a parte hartzen duen saltokietan bertan izango da, hau da, bakoitza bere lokalean eta bere ohiko ordutegiarekin. Jarraian, parte hartuko duten saltokien zerrenda…

X. GABONETAKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETA DEITU DUTE UDALAK ETA BERTANEK

Azken hamar urteetan egin bezala, aurten ere Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak herriko merkataritza saltokietako erakusleiho lehiaketa antolatu dute. Saltokiei zuzenduriko lehiaketa honen bidez, Gabonekin loturiko erakusleiho-dekorazio hoberenak sarituko dira. Lehiaketan parte hartu nahi duten saltokiek abenduaren 9rako (egun hori barne) eman beharko dute izena Bertan Merkatari Elkarteko zenbakira (943 02 56 73 / 688 823 944) deituta, bertan.azpeitia@gmail.com…

AGORTU DIRA AZPEITIA ZAINDU BONOAK

Agortu dira Azpeitia Zaindu Bonoak. Eskerrik asko herrian kontsumitzen duzuen guztioi. #bertanbizibertanerosi #AzpeitiaZaindu
BADATOZ AZPEITIA ZAINDU BONOAK

BADATOZ AZPEITIA ZAINDU BONOAK

Ez galdu aukera hau... Azpeitia Zaindu bonoak!

AZPEITIA ZAINDU SUSTAPEN EKONOMIKORAKO BONO-SORTA BERRIA, TOKIKO SALTOKIAK BABESTEKO

Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikietan erabili ahal izango diren sustapen ekonomikorako bonoak aterako dituzte berriro. Tokiko ekonomiaren sustapena eta herritarrei herriko saltokietan kontsumitzeko pizgarria eskaintzea ditu helburu ekimenak. Maiatzaren 17an jarriko dira salgai.

TICKETBAI sistemaren inguruko FORMAZIOA Azpeitian merkatarientzat

TICKETBAI sistemaren inguruko FORMAZIOA eskainiko da merkatarientzat Azpeitian. Zehazki, apirilaren 22an, osteguna, 14:30tatik 16:30tara izango da Soreasu antzokian. Dagoeneko zabalik dago IZEN-EMATEA HEMEN. TicketBAI hiru foru aldundiek eta Jaurlaritzak batera abiatutako proiektua da, eta bere helburua lege eta teknika arloko betebehar batzuk ezartzea da. TicketBAI indarrean jartzen denetik aurrera (merkatari gehienontzat 2022ko maiatzetik aurrera), jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona…

Errege Magoen zozketa

Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak, abian jarri dugu ERREGE MAGOEN ZOZKETA!! Urtarrilaren 5a bitarte erosi Azpeitiko saltokietan, bete boletoa zure datuekin eta hartu parte zozketan. 500€ko hiru erosketa bono ekarriko dituzte Errege Magoek!!! BERTAN bizi, BERTAN erosi!!

Santo Tomas egunerako Gabonetako marrazki lehiaketa deitu du Bertanek

Santo Tomas eguna ohiko moduan ospatuko ez den arren, haur eta gaztetxoei zuzenduriko marrazki lehiaketa antolatu du Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak. Ez ohiko Santo Tomas eguna izango da aurtengoa. Pandemiaren ondoriozko neurriak medio, eta batez ere ostalaritzaren itxierak eraginda, ez da egunaz disfrutatzeko betiko aukerarik izango. Dena den, haur eta gaztetxoei zuzenduta, Gabonetako marrazki lehiaketa antolatu du Bertan Elkarteak. Parte…

Gabonetako Olentzero & Mari Dominginen Ginkana

Gabonetako erosketak Azpeitian egiteak saria izan dezake! Hemen da Olentzero eta Maridomingiren Ginkana!

IX. Gabonetako erakusleiho lehiaketa deitu dute UDALAK eta BERTANEK

Azken urteetan egin bezala, aurten ere Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak herriko merkataritza saltokietako erakusleiho lehiaketa antolatu dute.  Lehiaketan parte hartu nahi dutenek abenduaren 9rako (egun hori barne) eman beharko dute izena Bertan Merkatari Elkarteko zenbakira (943 02 56 73 / 688 823 944) deituta, bertan.azpeitia@gmail.com helbidera mezu bat idatzita edo Azpeitiko Turismo bulegoarekin harremanetan jarriz turismobulegoa@azpeitia.eus nahiz 688…