Nor gara

Inspiration comes of working every day.

Ongi etorri BERTAN-en, Azpeitiko Merkatarien Elkartearen, Web orrialde ofizialera. Gune honen helburua internetek eskaintzen duen erakusleiho handia erabiltzea da, gure erakundea eta, modu berean, berau osatzen duten merkataritza saltokiak ezagutzera emateko.

Gainera, orrialde honen edukia merkataritza sektorearentzat interesgarri den bestelako informazioekin aberastu dugu, Azpeitiko merkataritza sektorearen informazio iturri moduan erreferentzia bilakatzeko asmoz.

Azpeitiko Merkatarien Elkartea 2008an sortu zen, gure udalerriko merkatal garapena bultzatzeko, bere merkatal egituren berpizkundean paper aktiboa jokatzeko deiarekin.

Merkatariek eredu bati jarraitu behar diote, non tratu pertsonalizatuak eta produktuen eta kalitate goreneko zerbitzuen eskaintzak teknologia berriekin uztartu eta bezeroen nahiak estali behar dituzten. Testuinguru honetan, Azpeitiko Merkatarien Elkartea, Merkataritzaren etorkizun arrakastatsua bideratzeko oinarrizko pieza da.