Ostegun, ostiral eta larunbat honetan (martxoak 2, 3 eta 4), neguko denboraldian zehar saldu ez diren produktuak beherapenekin eskuratzeko aukera izango da herriko 36 saltokitan.

Badator Azpeitiko merkatarien Neguko Outletaren edizio berri bat. Bertan Elkarteak antolatuta, neguko denboraldian zehar saldu ez diren produktuak beherapenekin eskuratzeko aukera izango da ostegunetik larunbatera bitartean herriko saltokietan. Ekintzarekin bat egin duten 36 saltokitan eskuratu ahal izango dira eskaintza berezi horiek.

Saltoki bakoitzak bere lokalean egingo du outleta, eta eguraldiak laguntzen badu, denda aurrera atera ahal izango dituzte zenbait produktu. Ordutegiari dagokionez, orokorrean, saltoki bakoitzak bere ohiko ordutegia errespetatuko du. Dena den, outleta tarteko betiko ordutegia zabalduko duen saltokirik ere izango da.

Kanpainaren bidez, bertako kontsumoa sustatu nahi du Bertanek; hau da, azpeitiarrak herriko saltokietan erostera animatu nahi ditu. Antolatzaileen esanetan, “aukera paregabeak” izango dira outletean, eta gainera, “herriko merkataritza bizirik mantentzen lagundu” ahal izango da.

Hona hemen outletean parte hartzen ari diren denden zerrenda, arloka bereizita:

Osasuna eta edertasuna:
-Valverde drogeria

Dekorazioa:
-Urbistondo margoak

Teknologia eta etxerako tresnak:
-Esnaola Tien 21
-Gau Argi
-Iru burdindegia
-Sein

Kirola:
-Aitzaki
-Jostaldi
Oinetakoak:
-Arrospide
-Furundarena

Optikak:
-Iosu
-Ostadar

Mertzeriak:
-Alar
-Azkue
-Ilargi
-Kotoi
-Mina
-Nerea eskulanak
-Romaes

Moda:
-Alzuaran
-Arku
-Babesa
-Biur
-Bossi
-GEU
-Kaïoa
-Koket
-NKN
-Oihele
-Ubbo
-Zume
-Zuri-Beltz

Haur moda:
-Arantxa
-Tilin-Talan
-Ufito

Bitxitegiak:
-Disdira
-Ordulari