Neguko Outleta egingo dute Azpeitiko merkatariek

Ostegun, ostiral eta larunbat honetan (martxoak 2, 3 eta 4), neguko denboraldian zehar saldu ez diren produktuak beherapenekin eskuratzeko aukera izango da herriko 36 saltokitan. Badator Azpeitiko merkatarien Neguko Outletaren edizio berri bat. Bertan Elkarteak antolatuta, neguko denboraldian zehar saldu ez diren produktuak beherapenekin eskuratzeko aukera izango da ostegunetik larunbatera bitartean herriko saltokietan. Ekintzarekin bat egin duten 36 saltokitan eskuratu…

XI. Gabonetako erakusleiho lehiaketa deitu dute UDALAK eta BERTANEK

Lehiaketan parte hartu nahi duten saltokiek abenduaren 9a bitartean eman beharko dute izena Bertan Merkatari Elkartean ala udaletxean. Abenduaren 29an jakinaraziko dute saritutako erakusleihoak zeintzuk diren. Azken urteetan egin bezala, aurten ere Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak herriko merkataritza saltokietako erakusleiho lehiaketa antolatu dute. Parte hartu nahi dutenek abenduaren 9rako (egun hori barne) eman beharko dute izena Bertan Merkatari…

Badator tokiko ekonomia sustatzeko ‘Azpeitia Zaindu’ bono-sorta berria

Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikietan erabili ahal izango diren bonoak aterako dituzte beste behin. Sektore horiei bultzada ematea eta herritarrei tokiko saltokien ekonomia sustatzeko pizgarria eskaintzea ditu helburu ekimenak. Azaroaren 14an jarriko dira bonoak salgai aurrez aurre eta online. Azpeitiko Udalak bertako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikietako ekonomia sustatu nahi du…

NEGUKO OUTLETA

Azpeitiko merkatariek NEGUKO OUTLETA ospatuko dute ostegun, ostiral eta larunbat honetan (otsailak 17, 18 eta 19). Guztira Azpeitiko 37 merkataritza-establezimendu izango dira neguko denboraldiko produktuak eskainiko dituztenak prezio berezietan, herrian erosteko eta maukarik onenak aprobetxatzeko aukera paregabea. Outlet-a parte hartzen duen saltokietan bertan izango da, hau da, bakoitza bere lokalean eta bere ohiko ordutegiarekin. Jarraian, parte hartuko duten saltokien zerrenda…

X. GABONETAKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETA DEITU DUTE UDALAK ETA BERTANEK

Azken hamar urteetan egin bezala, aurten ere Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak herriko merkataritza saltokietako erakusleiho lehiaketa antolatu dute. Saltokiei zuzenduriko lehiaketa honen bidez, Gabonekin loturiko erakusleiho-dekorazio hoberenak sarituko dira. Lehiaketan parte hartu nahi duten saltokiek abenduaren 9rako (egun hori barne) eman beharko dute izena Bertan Merkatari Elkarteko zenbakira (943 02 56 73 / 688 823 944) deituta, bertan.azpeitia@gmail.com…

Eremu gorrian jarraitzen du Azpeitiak

Bigarren astez eremu gorrian dago Azpeitia. Azken astean 63 positibo zenbatuta, 610,17 da intzidentzia tasa. Datuek COVID-19aren hedapena areagotzen adierazten dute, baina oraingoz, Eusko Jaurlaritzak ez du neurri berezirik iragarri eremu gorrian dauden herrietarako. Aurreko astean bezalaxe, eremu gorrian jarraitzen du Azpeitiak. Eusko Jaurlaritzak astean behin ematen ditu koronabirusaren pandemiari lotutako datuak, eta Azpeitiak egoera kaskarrean jarraitzen du; izan ere,…

Azokak eta merkatuak antolatzeko neurriak moldatu ditu Osasun Sailak

Postuek elkarren artean banatuta egon beharko dute, eta beraz, postuen kopurua %25-%30 artean murriztu beharko da eremu bakoitzean. Pilaketak saihesteko, igarobide korridoreak ezarri beharko dira, eta edariak ezingo dira "edukiera handiko ontzietan" saldu; besteak beste, katxietan. COVID-19 kasuen gorakada ematen ari  dela eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak moldatu egin ditu ari librean egiten diren azokak eta merkatu tradizionalak antolatzeko osasun…

Neurri murriztaileak indargabetuko dira ostegunetik aurrera, musukoaren erabilera izan ezik

Osasun larrialdi egoera amaitutzat ematea erabaki du Labi aholku batzordeak gaurko bileran. Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu duenez, "etapa berria" hasiko da datozen egunetan. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak agerraldia egin du arratsaldean, pandemiaren kudeaketaren azken neurrien berri emateko. Labi aholku batzordeak gaurko bileran erabakitakoan oinarrituz, osasun larrialdi egoera “indargabetuta” geratzen dela azaldu du. Hala, ostegunetik aurrera “zaintza fasean” sartuko dira…

Azpeitia | Ekonomia sustatzeko laguntzak abian dira Azpeitian

OSTALARITZA ETA MERKATARITZA ARLOKO 36 ESTABLEZIMENDUK JASO DUTE PANDEMIARA EGOKITZEKO DIRU-LAGUNTZA – J.L. 13.09.2021 | 00:33 AZPEITIA – Azpeitiko Udalak 26.695 euro bideratu ditu pandemiaren ondorioz ezarritako osasun protokoloak betetzeko merkataritza eta ostalaritza establezimenduek eginiko gastua arintzeko. Laguntza esleituta, 36 negoziori lagundu zaie osasun alarma egoerari aurre egiteko beharrezko ekipamendu, inbertsio edo inbertsio azterketak egiteko. Bestalde, Udalak gogorarazten du Lehen…

AGORTU DIRA AZPEITIA ZAINDU BONOAK

Agortu dira Azpeitia Zaindu Bonoak. Eskerrik asko herrian kontsumitzen duzuen guztioi. #bertanbizibertanerosi #AzpeitiaZaindu