Azken urteetan egin bezala, aurten ere Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak herriko merkataritza saltokietako erakusleiho lehiaketa antolatu dute. Azpeitiko saltoki guztiek dute parte hartzeko aukera, Merkatari Elkarteko kide izan edo ez.

Parte hartu nahi dutenek abenduaren 11erako (egun hori barne) eman beharko dute izena Bertan Merkatari Elkarteko zenbakira (943025673/688823944) deitu edo WhatsApp-ez idatzita, bertan.azpeitia@gmail.com helbidera mezu bidalita, edo Azpeitiko Udalaren Kultura Sailarekin harremanetan jarriz 943157068 telefonoan edo kultura@azpeitia.eus helbidean.

Lehiaketan parte hartuko duten erakusleihoek abenduaren 11erako egon beharko dute prest eta, gero, abenduaren 27an jakinaraziko dituzte irabazleak. Honako sariak banatuko dira: Lehen saria: 600€; bigarrena: 400€ eta hirugarrena: 200€

Lehiaketaren oinarri osoak hemen daude ikusgai.

Gauzak horrela, Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak herriko saltoki guztiei lehiaketan parte hartzeko deia luzatu nahi die.