Ander Mozo eta Aitzol Odriozola dira Prezio “Juxtue” kanpainako erakusleihoaren irabazleak

Bertanek Prezio “Juxtue” kanpainako irabazleak eman ditu ezagutzera eta, ezustean, bi izan dira erakusleihoaren prezio zehatzera gehien gerturatu direnak. Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, Bertanek, ekainean herriko merkataritza dinamizatzeko antolaturiko Prezio “Juxtue” kanpaina iritsi da amaierara. Hilabete guztian zehar, Merkatari Elkarteko saltokietan erosketak burutzean produktu ezberdinez osaturiko erakusleiho baten prezioa proposatu ahal izan dute bezeroek. Orain, erakusleihoaren prezio zehatza eta gehien hurbildu…

Basazabal jauregian afaria, Azpeitia Txartelarekin erosketak egiteagatik

Joan den maiatzean herriko saltokietan Azpeitia Txartelarekin erosketak egiteagatik, hamar afari bikoitz zozkatu zituen bezeroen artean Bertan Azpeitiko merkatari elkarteak, eta lehiaketako saridunek Basazabal jauregian izan zuten afari berezi haietaz gozatzeko aukera, zapatuan. Kiruri jatetxeak prestatutako otordua dastatu ahal izan zuten sariaren irabazleek, Naiara Larrañagak apaindu zuen gunea, eta horrez gain, Enekora musikariaren doinuek girotu zuten afaria. Azpeitia Txartela erabiltzeak…

Prezio “Juxtue”

Bueltan da Prezio “Juxtue” lehiaketa Bertanek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, telebistako “El precio justo” lehiaketa mitikoa dakar Azpeitira. Produktu ezberdinez osaturiko erakusleihoa osatu du eta bere prezioa asmatzen duenak, edo pasa gabe gehien gerturatzen denak, oso osorik eramango du etxera. Herriko merkataritza dinamizatzeko helburuarekin, Bertanek guztiontzat ezaguna den lehiaketa bat jarriko du abian, Prezio “Juxtue”. Ekainaren 3tik 30era bitartean, herriko saltokietan…

10 afari saritan Azpeitia Txartelarekin

Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, Bertanek, Azpeitia Txartelaren erabiltzaileei zuzenduriko zozketa bat burutuko du hurrengo asteetan. Maiatzaren 6tik 26ra bitartean, Azpeitia Txartelarekin Elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroen artean 10 afari bikoitz zozkatuko ditu. Ez da edonolako afaria izango, izan ere, Basabal Jauregian izango da eta Naiara Larrañaga dekoratzaileak atonduko du espazioa. Gainera, Kiruri jatetxeak prestaturiko erdi aroko dastatze menuaz gozatu ahal…

Azpeitia Txartelarekin EROSKETAK DOAN

BERTANek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, Azpeitia Txartelaren erabiltzaileei zuzenduriko kanpaina berri bat jarri du abian. Ekimen honen bidez, martxoaren 14tik 24era Azpeitia Txartelarekin eginiko erosketak doan  izan daitezke. Herritar txartelarekin egiten diren erosketen artean, Elkarteko saltokietako datafonoek zuzenean batzuk aukeratuko dituzte eta, hauek,doan izango dira. Ordainketa egiteko momentuan jakingo da erosketa doan izan den edo ez. Kanpaina honen bidez, Azpeitia Txartelaren erabilera bultzatu nahi du Merkatarien…

BERTANen Maiteminduen Eguneko zozketak badu irabazlea

Azpeitiko saltokiek Maiteminduen Eguna ospatuko zuten pasa den astean. Ekimen horren barruan, bezeroei arrosak oparitzeaz gain, Zumaiako Zelai Talasoterapian afaria, gaua, gosaria, hidromasaje zirkuitua, lokatz eta alga tratamendua eta masaje erlaxagarria zozkatu zuten eta gaur jakinarazi dute nor izan den irabazlea. Pepi Unsain izan da zorionekoa, Gotain lurribdegian eginiko erosketagatik. Bere alaba Esti-k jaso du saria.  

MAITEMINDUEN EGUNA

Azpeitiko saltokiek Maiteminduen Eguna ospatuko dute. Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteak, Maiteminduen Eguna dela eta, maitasunez beteriko ekintza bat burutuko du hurrengo egunetan. Otsailaren 14an, osteguna, Elkarteko saltokiek arrosak oparituko dizkiete bezeroei, herriko saltokietan erostea eskertuz. Aldi berean, otsailaren 14, 15 eta 16an saltoki hauetan erosketak burutzen dituztenek bi lagunentzako plan erromantiko baten zozketan parte hartu ahal izango dute. Zumaiako Zelai…