Azken urteetan egin bezala, aurten ere Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak herriko merkataritza saltokietako erakusleiho lehiaketa antolatu dute.

 Lehiaketan parte hartu nahi dutenek abenduaren 9rako (egun hori barne) eman beharko dute izena Bertan Merkatari Elkarteko zenbakira (943 02 56 73 / 688 823 944) deituta, bertan.azpeitia@gmail.com helbidera mezu bat idatzita edo Azpeitiko Turismo bulegoarekin harremanetan jarriz turismobulegoa@azpeitia.eus nahiz 688 874 861 zenbakian. Azpeitiko saltoki guztiek dute parte hartzeko aukera, Merkatari Elkarteko kide izan edo ez.

Abenduaren 9rako erakusleihoek prest egon beharko dute eta gero, abenduaren 29an jakinaraziko dituzte irabazleak.  Erakusleiho onenaren saria eskuratzen duenak 600 euro jasoko ditu. Bigarren saria jasotzen duenak, berriz, 400 euro, eta hirugarren saridunak 200 euro.

Aldi berean, herritarren saria ere izango da. Sari hau Bertan Elkarteko Facebook orriaren bidez erabakiko da. Erakusleiho parte-hartzaile guztien argazkiak argitaratuko dira eta “atsegin dut” gehien lortzen dituenak, 200€ko saria emango du. “Atsegin dut” ematen duten herritarren artean 100€ko erosketa bonoa zozkatuko da.

Lehiaketaren oinarri osoak Bertan merkatari elkarteko webgunean izango dira ikusgai  hemen ikus daitezke.  

Leave a comment