Stock azoka

Irailaren 20 eta 21ean,  Bertan, Azpeitiko merkatari elkarteak,  Stock azoka ospatuko du.   Ekitaldian parte hartzen duten establezimenduak herriko plazan eta kaleetan kokatuko dira. Jarduera animatzeko ekintza ugari izango ditugu: puzgarriak, musika, haurrentzako tailerrak, pintxoak doan, Zumba kalejira... Gainera, azokara gerturatzen diren bezero guztien artean, eta bere datuekin eskuorria betetzen dutenen artean,  100 €-ko 3 erosketa-txartelak zozkatuko dira. Zatoz stockaren azokara,…

Udako zozketa

Abuztuaren 1tik 31ra bitartean, Elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten bezerok   2 lagunentzako “GRAN HOTEL BALNEARIO PUENTE VIESGO”rako aste bukaera baten zozketan parte hartuko dute (2 gau + pentsio erdia + SPA zirkuitua). Zozketan parte hartzeko abuztuan Azpeitiko saltokietan erosketak burutu beharko dira.  Irailaren 2ean ezagutuko dira zenbaki irabazleak.    

Ander Mozo eta Aitzol Odriozola dira Prezio “Juxtue” kanpainako erakusleihoaren irabazleak

Bertanek Prezio “Juxtue” kanpainako irabazleak eman ditu ezagutzera eta, ezustean, bi izan dira erakusleihoaren prezio zehatzera gehien gerturatu direnak. Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, Bertanek, ekainean herriko merkataritza dinamizatzeko antolaturiko Prezio “Juxtue” kanpaina iritsi da amaierara. Hilabete guztian zehar, Merkatari Elkarteko saltokietan erosketak burutzean produktu ezberdinez osaturiko erakusleiho baten prezioa proposatu ahal izan dute bezeroek. Orain, erakusleihoaren prezio zehatza eta gehien hurbildu…

Basazabal jauregian afaria, Azpeitia Txartelarekin erosketak egiteagatik

Joan den maiatzean herriko saltokietan Azpeitia Txartelarekin erosketak egiteagatik, hamar afari bikoitz zozkatu zituen bezeroen artean Bertan Azpeitiko merkatari elkarteak, eta lehiaketako saridunek Basazabal jauregian izan zuten afari berezi haietaz gozatzeko aukera, zapatuan. Kiruri jatetxeak prestatutako otordua dastatu ahal izan zuten sariaren irabazleek, Naiara Larrañagak apaindu zuen gunea, eta horrez gain, Enekora musikariaren doinuek girotu zuten afaria. Azpeitia Txartela erabiltzeak…

VII. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

Azpeitiko Udalak eta BERTANek antolaturiko VII. Erakusleiho Lehiaketak baditu irabazleak.

GABON PARKEA

Ezagutzen duzu Azpeitiko Gabon Parkea? Abenduaren 26, 27 eta 28an eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an, 16:00tatik 20:00tara Izarraitz Pilotalekuan.

ERREGETAKO ZOZKETA

BERTANek eta Azpeitiko Udalak antolaturiko Erregetako Zozketako lehen bi irabazleek jaso dute dagokien saria.