Bueltan da Prezio “Juxtue” lehiaketa

Bertanek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, telebistako “El precio justo” lehiaketa mitikoa dakar Azpeitira. Produktu ezberdinez osaturiko erakusleihoa osatu du eta bere prezioa asmatzen duenak, edo pasa gabe gehien gerturatzen denak, oso osorik eramango du etxera.

Herriko merkataritza dinamizatzeko helburuarekin, Bertanek guztiontzat ezaguna den lehiaketa bat jarriko du abian, Prezio “Juxtue”. Ekainaren 3tik 30era bitartean, herriko saltokietan erosketak burutzen dituztenek telebistako saioak hain ezaguna egin zuen lehiaketan parte hartu ahal izango dute.

Asmatu beharreko prezioa, Rural Kutxaren bulegoan ikusgai dagoen produktu-sortarena da. Besteak beste, telebista bikain bat, “vintage” bizikleta bat, tableta, mugikorra, kirol-erlojua, eguzkitako betaurrekoak, robot xurgagailua, etab. aurki daitezke.

Lehiaketan parte hartzeko nahikoa da ekainaren 30a baino lehen herriko saltokietan erosketak egitea. Horrela, erakusleihoaren prezioa zein den esateko aukera izango du bezeroak eta, bista apur batekin, saria bereganatu ahal izango du. Saria, noski, erakusleiho osoa izango da, produktu-sorta osoa.

Ikusi hemen kanpainaren oinarriak.

Bota zure prezioa!

BERTAN bizi, BERTAN erosi!!

Leave a comment