URBISTONDO MARGOAK 1997. urtean sortu zen Azpeitian, eta aitzindariak izan ginen edozein kolore sortzeko sistema tintometriko bat ezartzen; irudika dezakezun edozein kolore, momentuan bertan, eta 5 MINUTUTAN BAKARRIK.
Berezi egiten gaituen beste ezaugarri bat ESPEKTROFOTOMETROA da. Gailu honek aukera ematen du lagin fisiko batetik kolore bat zehaztasun handiz lortzeko eta beste baterako izen esklusibo batekin erregistratzeko.
Gure dendan zure etxea apaintzeko eta atseginago zein pertsonalago bihurtzeko behar duzun guztia ere aurkituko duzu:
Barrualde eta kanpoaldeetarako pinturak.
Zoruetarako pinturak.
Barrualde eta kanpoaldeetarako bernizak.
Horma-paper aukera zabala.
NEURRIRA egindako alfonbrak, sintasola, laminatuak eta felpaxak.
Gure helburu nagusia partikularrei zein profesionalei zerbitzua eskaintzea da, era guztietako arazoei irtenbidea ematen 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin.
Hurbildu zaitez!! Pozik hartuko zaitugu.