Inar Optikaren helburua da gure bezeroen ikusmen-osasuna zaintzea, errefrakzio on bat eta ikusmenaren azterketa on bat eginez, izan daitezkeen patologiak goiz antzemate aldera.
Horretarako, hainbat proba kliniko egiten ditugu:
Errefrakzioa; haurrei eta helduei
Ikusmen-arazo binokularren diagnostikoa
Ukipeneko lenteen egokitzapena
Kornearen topografia (Orto-k)
Tonometria (Begiaren barruko presioa hartzea).
Erretinografia (erretinaren argazkia).
Terapia bisuala
Ondo ikusteko eta hobeto ikus zaitzaten, behar duzun guztia daukagu.