Dendartean-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren laguntzarekin egindako ikerketa baten ondoren, elikagaien sektorean hondakinak murrizteko eta kudeatzeko jardunbide egokien gida aurkeztu du.
Dendartean, Gipuzkoako Merkataritza Elkarteak, elikagaien saltokietako hondakinen prebentzioari buruzko gida argitaratu du. Gida Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren laguntzarekin garatu da.
Gero eta elikagai gehiago alferrik galtzen den eta horrek hondakin gehiago eragiten dituen ingurune batean, mundu ez hain jasangarri batean eta gizarte desberdin batean, non pertsona batzuek janari hondarrak botatzen dituzten beste batzuek gosea pasatzen duten bitartean.
Horren aurrean, merkataritzak bere aletxoa eman dezake bere egunerokoan aplika daitezkeen jardunbide egokien bidez. Horregatik garatu da elikadura-negozioen arduradunentzako gida.
Helburuak hauek dira:
• Merkataritza txikiari laguntzea lehiakortasuna hobetzen lagunduko dieten ekintzak ezartzen, eta, aldi berean, bere enpresa-jardueraren ingurumen-inpaktua minimizatzen laguntzea.
• Sektorea sentsibilizatzea ingurumen-kontzientzia hartzearen garrantziaz eta merkataritza-sektorean ekonomia zirkularra ezartzeko ekimenetan parte hartzeaz.
• Ingurumenaren iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra saltoki txikien lehiakortasuna hobetuko duten balio bereizgarri bihurtzea, kontsumitzaileen erosteko lehentasunezko aukera bihurtuz.
• Saltoki txikien irudia hobetzea bezero, erabiltzaile eta langileen aurrean.
• Hondakinen prebentzioa eta murrizketa hobetzea eta merkataritza-sektorean ekonomia zirkularraren garapena bultzatzea.
• Merkataritzari laguntzea GJHak ezagutzen eta ezartzen.
Merkatarien Elkarteei laguntza eskatzen zaie gida elikadura-denden arduradunei eta aplika daitekeen beste edozeini zabaltzeko. Interesa duten saltokiek honako ESKAERA FORMULARIOA betez betez eska dezakete gida.