Azpeitiko Udalak eta Dendartean Gipuzkoako merkatarien elkarteak NIRE Azpeitia plataforma digitala (www.nire-azpeitia.eus) jarri dute martxan. Plataformak herriko informazio praktiko guztia toki bakar batean biltzen du, internetetik erraz eta arin sartzeko moduan.
NIRE Azpeitiak hainbat atal nagusi ditu, hala nola horma digital bat, tokiko saltokien, elkarteen eta enpresen argitalpenekin; negozio eta elkarteen direktorio bat; bizilagunen intereseko informazioa (guardiako farmaziak, garraio ordutegiak…), kultura eta aisialdi ekitaldien agenda; eskaintza eta deskontu bereziak eta teknologia digitaletan prestakuntza jasotzeko edukia.
www.nire-azpeitia.eus helbidean sartzea bezalakorik ez dago plataformak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutzeko.