Azaroaren 5ean, ostegunean, hasiko da Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak antolatutako AZPEITIA ZAINDU bonu kanpaina.

Eskuratu zure bonua ostegunean, 16:00etatik 19:30era, Azpeitiko Azoka Plazan edo www.azpeitiazaindu.eus webgunean.

35€ ordaindu bonoa eta 50€ lortu herrian gastatzeko. Pertsonako bi bonu eros daitezke gehienez. Bonu bakoitzak 10€-ko bost txartel ditu, eta banaka erabil ditzakezu kanpainarekin bat egin duten herriko denda, taberna, jatetxe eta zerbitzu-establezimenduetan. 2027ko urtarrilaren 5era arte izango duzu horretarako aukera.

2008an jaiotako azpeitiarra zara? 15 €-ko bonua duzu opari! Xehetasunak gutun bidez jasoko dituzu etxean.

Egin erosketak herrian eta eman bultzada Azpeitiko merkataritzari! 💚

Bertan bizi, Bertan erosi!!