Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak finantzatutako proiektu baten barruan, Dendartean-ek elikadura-jarduera batzuetarako gida pertsonalizatuak aurkeztu ditu, elikagaien hondakinak murrizteko helburuarekin.
Dendartean-ek elikagaien saltokietan hondakinak prebenitzeko proiektuarekin jarraitzen du. Proiektu hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren laguntzarekin garatzen ari gara.
Elikagaien sektoreko jardunbide egokien gida orokor bat argitaratu da, saltokien egunerokoan hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko ekintzak proposatzeko eta ezartzeko. Orain, elikaduraren barruan garrantzitsutzat jotzen diren eta, beraz, arreta pertsonalizatua behar duten azpisektore batzuetarako gida espezifikoak kaleratu ditu. Honako hauek dira:
– Harategiak/urdaitegiak
– Arrandegiak
– Fruta-dendak
– Okindegiak
– Gozotegiak
Interesa duten saltokiek honako ESKAERA FORMULARIOA betez betez eska dezakete nahi duten gida.