Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, Bertanek, Azpeitia Txartelaren erabiltzaileei zuzenduriko zozketa bat burutuko du hurrengo asteetan. Maiatzaren 6tik 26ra bitartean, Azpeitia Txartelarekin Elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroen artean 10 afari bikoitz zozkatuko ditu. Ez da edonolako afaria izango, izan ere, Basabal Jauregian izango da eta Naiara Larrañaga dekoratzaileak atonduko du espazioa. Gainera, Kiruri jatetxeak prestaturiko erdi aroko dastatze menuaz gozatu ahal izango dute saridunek eta Enekora taldearen zuzeneko musikaz girotuko da gau-ekitaldia. Afaria ekainaren 8an izango da.
Ez da Azpeitiko Merkatari Elkarteak gisa honetako zozketa bat burutzen duen lehen aldia. Aurrekoak, pasa den urteko ekainean eta urrian burutu zirenak, Azoka Plaza izan zuten afariaren eskenatoki eta arrakasta handia izan zuten saridunen artean.
Oraindik Azpeitia Txartelaren erabiltzaile ez direnek, Azpeitiko Rural Kutxaren bulegoan (Foru Ibilbidea, 10), Merkatari Elkartearen bulegoan (Enparan kalea, 1-1), Elkarteko saltokietan edo hemen eskatu dezakete.
Ez galdu aukera hau!
BERTAN bizi, BERTAN erosi!!
Leave a comment