Ortopedia Hobetuz gure inguruan mugikortasun alorrean beharrak dituztenei konponbideak emateko sortutako proiektua da.
Kasu guztiak desberdinak dira eta horrela jokatzen dugu. Egunero egiten dugu lan desgaitasuna edota mugikortasun murriztua duten pertsonei autonomia eskaintzeko.
Jar zaitez gurekin harremanetan eta zure etxeko edozein gela edo atal egokituko dizugu: bainugela, egongela, logela, pasilloa… Artikulu-eskaintza benetan zabala daukagu, eta, diru gutxi gastatuz, zuk nahi eta behar duzuna aukeratu ahal izango duzu merezi duzun bizi-kalitatea eta autonomia izan dezazun.