OSTALARITZA ETA MERKATARITZA ARLOKO 36 ESTABLEZIMENDUK JASO DUTE PANDEMIARA EGOKITZEKO DIRU-LAGUNTZA
– J.L. 13.09.2021 | 00:33
AZPEITIA – Azpeitiko Udalak 26.695 euro bideratu ditu pandemiaren ondorioz ezarritako osasun protokoloak betetzeko merkataritza eta ostalaritza establezimenduek eginiko gastua arintzeko.
Laguntza esleituta, 36 negoziori lagundu zaie osasun alarma egoerari aurre egiteko beharrezko ekipamendu, inbertsio edo inbertsio azterketak egiteko.
Bestalde, Udalak gogorarazten du Lehen sektorerako, industria proiektuak sustatzeko, ekintzailetza bultzatzeko edota azpeitiarren kontratazioetarako diru-laguntzak abian direla. Interesatuek urriaren 31ra arte egin ditzakete eskaerak.
Tags: