BERTANek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, Azpeitia Txartelaren erabiltzaileei zuzenduriko kanpaina berri bat jarri du abian. Ekimen honen bidez, martxoaren 14tik 24era Azpeitia Txartelarekin eginiko erosketak doan  izan daitezke. Herritar txartelarekin egiten diren erosketen artean, Elkarteko saltokietako datafonoek zuzenean batzuk aukeratuko dituzte eta, hauek,doan izango dira. Ordainketa egiteko momentuan jakingo da erosketa doan izan den edo ez.

Kanpaina honen bidez, Azpeitia Txartelaren erabilera bultzatu nahi du Merkatarien Elkarteak. Bertan bizi eta erosteko filosofiaren sustapenerako eginiko ekimen hau, aukera bikaina izan daiteke herrian erosketak egin eta zori pixka batekin, ordaindu beharrik ez izateko.

Azpeitia Txartela eskuratu nahi duenak, Elkarteko saltokietan edo Rural Kutxaren Azpeitiko bulegoan egin dezake, Foru Ibilbideko 10.zenbakian. Txartela doakoa da, hurrengo erosketetarako deskontuak pilatzen ditu eta inolako interesik gabe, ordainketak hiru hilabete atzeratzeko aukera ematen du.

 

Leave a comment